10/10/2026
Osasun Mentalaren Munduko Eguna
Osasun Mentaleko taldeak programa jarri zuen martxan, suizidioaren prebentzioa Gipuzkoatik Europako 13 herrialdetara eramateko.
🖥️ BIZI programa, suizidioaren prebentzioa indartzeko helburuarekin, online ikastaroa da, interaktiboa eta doakoa, funtsezko g*itasunak ematen dituena suizidio-arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko, hasierako laguntza psikologikoa emateko eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea sustatzeko. 🎯 Osasun-arlokoak ez diren profesionalei (adibidez, gizarte-laneko, hezkuntzako, farmaziako edo poliziako profesionalei) eta boluntarioei zuzenduta d**o.
📝 https://f.mtr.cool/qzn2hvd1t1
🎭 Hil honetan "Zientzia – Historia – Ciencia" zikloa ere ospatuko da, Oiasso Erromatar Museoarekin batera antolatua. Aurtengo g*i nagusia Osasun mentalaren mila aurpegiak da.
Irunen, hilaren 19, 20 eta 21ean, hitzaldiak antolatzen dira herritarrekin hitz egiteko, osasun mentalari buruzko begirada nola aldatu den eta hainbat garaitan nola kudeatu den aztertzeko, desestigmatizatzen saiatuz. 🎙️ Gainera, urriaren 22an, ostegunean, "Why not?" fundazioaren eskutik podcast bat grabatuko da zuzenean, 17:00etatik aurrera.
📝 https://f.mtr.cool/f2mfhkhfzj