10/09/2026
💬 Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Egunean, Iratxe Etxenike Agifeseko psikologo eta Biziraun elkarteko kidearen hitzak ekarri nahi ditugu gogora.
Iratxek gertutik ezagutzen du suizidioaren ondoriozko dolua, bai bere esperientzia pertsonaletik, bai profesionaletik. Eta ideia garrantzitsu bat azpimarratzen du: ez dugu beti jakiten inguruko norbait zenbateraino ari den sufritzen.
Horregatik, susmo txikiren bat dugunean adi egotea gomendatzen du, eta sufritzen ari denari benetako denbora eskaintzea, entzutea eta epaitu gabe ondoan egotea.
👉 Karruselean, suizidioaren prebentziorako eta sufrimenduan edo doluan d**oen pertsona bati laguntzeko hainbat gako bildu ditugu.
📖 Iratxeren elkarrizketa irakurgai duzue: https://www.agifes.org/eu/ez-d**o-hitz-magikorik-baina-entzuteak-laguntzen-du/
📅 Bestalde, gogorarazten dizuegu gaian sakontzeko aukera izango dugula irailaren 15ean, Zumarragan. Iratxek «Ondoezaren muga: suizidioa sufrimenduaren begiradatik ulertuz» hitzaldia eskainiko du. Besteak beste, galdera honi helduko dio: nola egon gaitezke sufritzen ari den pertsona baten ondoan, haren mina epaitu, gutxietsi edo berehala konpontzen saiatu gabe?
📍 Zelai Arizti kultur etxea, Zumarraga
🕕 18:00
🎟️ Sarrera librea, eserlekuak bete arte.
🔗 https://www.agifes.org/eu/jarduera/berriak/agifesek-suizidioa-sufrimenduaren-begiradatik-ulertzeko-hitzaldia-eskainiko-du-zumarragan/