Llamar Cómo llegar Contactar con el consultorio

Mizpillene SUKALDEAN LORATU. Sukaldea presentziadun komunitatea bihurtu nahi dugu ikastetxeetan eta emakume bilkuretan

URRIA KALABAZA da 🧡Barazki eder  honekin hilabete honetan egin ditugun errezeta ezberdinak:1-Krema goxoa2-Haziak3-Ogi/bi...
01/11/2026

URRIA KALABAZA da 🧡
Barazki eder honekin hilabete honetan egin ditugun errezeta ezberdinak:
1-Krema goxoa
2-Haziak
3-Ogi/bizkotxoa
4-Artatxikiaz 🧡
5- Albondiga saltsa (LHkoek egindakoa😍)
6-Salda nutritiboa
7-8 Humusarekin

… zein alternatiboa den ✨

HAZIAK 🌱: SESAMO eta KUIA haziak humeboshi ozpinaz txigortuak.Eta zuk nola kontsumitzen dituzu? Txigortuak edo xehatuak ...
12/10/2026

HAZIAK 🌱: SESAMO eta KUIA haziak humeboshi ozpinaz txigortuak.
Eta zuk nola kontsumitzen dituzu? Txigortuak edo xehatuak jatea da modurik egokiena. Horrela, kuiak eta sesamoak dituzten propietate guztiak ongi asimilatu eta digeritzen dira.
Ikastaro guztietan azaltzen dut hazien txigorketa, hain erreza baina delikatua era berean.
Txigortu ostean , humeboshi ozpina gehitzen badiozu ikaragarri disfrutatuko dituzu. Gazi zapore berezia hartuko baitdute.
Nola txigortu?
Zartagina batean hazi mota bakoitza jarri, eta su suabean mugitzen joan kolorez aldatu arte. Ondoren, guztiak nahastu eta pote batean gorde 15 egunez.
Emakume orok, eduki beharko lituzke bere sukaldean 💛; bitamina, mineral, gantz… iturri delako. Eta energetikoki behar dugun indarra eskaintzen dizkigutelako bizitzako etapa ezberdin guztietan💫.


Ane Idigoras

IKASTARO berria: ile erorketa udazkenean 💆🏻‍♀️🧅 🧴🍂Erorketa eragiten dituzten faktoreak aztertuz, eta elikadura oinarri h...
08/10/2026

IKASTARO berria: ile erorketa udazkenean 💆🏻‍♀️🧅 🧴🍂Erorketa eragiten dituzten faktoreak aztertuz, eta elikadura oinarri hartura konponbidea emango diogu.
Horretaz gain maskara naturala egingo dugu, buruko masajea, orrazkera…
… guztia ez dugu azalduko☺️.
Urriak 24 (zapatua) 16:00-19:00 NIAZ ileapaindegian.
Mezu prinatu bidez idatzi🌷


06/10/2026

Ogia eta bizkotxoa egitea; gure amonek utzitako legatua da🌷💫. Ez dut irudirik buruan , baina bai bihotzean arrastoa.
Gaurko ikastaroa en izan da; udazkeneko elikadura irakasteaz gain, nire beste ofizioa plazaratu nahi izan nahi dut: okintza/ gozogintza.
Zuetariko askok, ni bezala, zainetan daramazuelako. Ondarea 💛



Hummus oinarria kuia eta haziekin / ERREZETA 🍂Udazkena goxatzeko eta sentitzeko plater goxo hau prestatu behar duzu.Erre...
22/09/2026

Hummus oinarria kuia eta haziekin / ERREZETA 🍂Udazkena goxatzeko eta sentitzeko plater goxo hau prestatu behar duzu.
Errezeta honek lurrarekin, sasoiarekin sustraitzen eta orekatzen lagunduko dizu. Zure urdaila, pankreasa eta barea energetikoki elikatuz.
👇
Errezeta
-Txitxirio egosiak
-Tahin koilarakada
-Limoia
-Oliba olioa
-Kuia eta sesamo haziak
-Poti marroi kuia
-Gatza
Prestaketa
Ontzi bat hartu eta jarri; garbantzu egosiak, tahin koilarakada handia, limoi zukua, gatza eta irabiagailutik pasa guztia.
Bitartean, xaflatan poti marroia kuia moztu. Laberako ontzi batean jarri, eta gaineratu gatza, olioa eta espeziak aukeran.
Labean egin 180 gradutara 20-25minutu inguru.
Muntaketa
Plater batean, humusa jarri eta oliba olioa gaineratu. Gainean poti marroi kuia jarri eta haziekin apaindu .
Kontsumitzen dituzu haziak? Oso elikagai interesgarria dela esango dizut. Urrian egingo dugun ikastaroko oinarri izango dira❤️✂️💫

🍂🍂🍂🍂🍂

Ane Idigoras 🤎



Zuzeneko sukaldaritza saioa “sukaldean goxo”(showcooking-a) eta gozogintzako postutxoa egin eta izango dugu Lasarteko Eu...
20/09/2026

Zuzeneko sukaldaritza saioa “sukaldean goxo”(showcooking-a) eta gozogintzako postutxoa egin eta izango dugu Lasarteko Euskal Jaietan.
Zapatua 26 izango da, eguna. 11etatik 14:00 etara D I N A G U azoka, Okendo plazan. Zuzeneko sukaldaritza, berriz, 11:30 -13:00 Askatasunaren plazan.

Eskertuta D I N A G U eta Lasarte-Oria bi ekintza hauek posible egiteagatik.






Uztaileko zaintza ☀️🔥🌷BihotZa konzienteki eta fisikoki zaintzeko unea. Naturak bere loraldia: fruitu, barazki eta lorak....
03/07/2026

Uztaileko zaintza ☀️🔥🌷
BihotZa konzienteki eta fisikoki zaintzeko unea.
Naturak bere loraldia: fruitu, barazki eta lorak. Lurreko energia aktiboen ingertzen dugun urtaroa. Ondorioz, kozinatzeko metodo leunak erabiliko ditugu. Sasoirik egokiena; entsaladak eta fruta/barazki irabiatuez gozatzeko.

KINOA PIPER BETEAK + PATATA eta AZENARIO SALTSARekin (eta gehiago!!) egin genuen  elkartean , bigarren sukaldaritza saio...
12/06/2026

KINOA PIPER BETEAK + PATATA eta AZENARIO SALTSARekin (eta gehiago!!) egin genuen elkartean , bigarren sukaldaritza saioan.
Sasoiko produktuez gozatu, naturak gure inguruan bizitzen duen momentuko unea ulertu, eta sukaldean alkimia , magia egin genuen 🌷 ✨.


Ikastaro edo eskola saio bakoitzean sukaldaritzaren alderdi terapeutiko eta sendagarria balioan jartzen dugu. Naturaren ...
10/05/2026

Ikastaro edo eskola saio bakoitzean sukaldaritzaren alderdi terapeutiko eta sendagarria balioan jartzen dugu.
Naturaren erritmoekin erlazionatuz, eta gure amonek, gure etxeak eta gorputzak gozotzeko egiten zuten lana haintzat hartuz.
Eta datozen hilabeteetan formatu ezberdinetan debagoienean, ikastetxeetan eta Euskal Herrian sortuko diren ospakizun berezietan aurkituko gaituzue. Aipatutako guztia bihotzez irakatsiz.🤍

MAiATZEKO PLATERAK 🍽🌸1-2 Noodels zopa probiotikoa3- Azenario sueztitua4- Tortila depuratiboa5- Entsalda berdea6- Olo por...
06/05/2026

MAiATZEKO PLATERAK 🍽🌸
1-2 Noodels zopa probiotikoa
3- Azenario sueztitua
4- Tortila depuratiboa
5- Entsalda berdea
6- Olo porridgea marrubi saltsarekin
7- Hazitxo bonboiak

Atzo izan genuen en sasoiko sukaldaritzako lehenego tailerra. 13 emakumeez osatutako taldea dugu. Eta garaiko produktuak kozinatzeaz gain, naturaren zikloak ulertu, emakumearentzako elikadura ezagutu eta urtaro bakoitzean nola kozinatu ikasiko dute lau saioetan 💜.
… eta zu? Kontzientziaz ala mekanikoki elikatzen zara?

Dirección

Mondragón

Teléfono

646820857

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Mizpillene publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con El Consultorio

Enviar un mensaje a Mizpillene:

Atajos

Compartir