Peio Dibon-Elissiry - Généalogiste familial

Peio Dibon-Elissiry - Généalogiste familial Informations de contact, plan et itinéraire, formulaire de contact, heures d'ouverture, services, évaluations, photos, vidéos et annonces de Peio Dibon-Elissiry - Généalogiste familial, Généalogiste, Bardos.

Familhas e maisons : l'istòria deus de casa
Etxearen eta etxekoen historiaren bidean
Histoire des familles et des maisons
La genealogía de tus antepasados Vascos
Your Basque ancestors' genealogy

[Etxea(k)] 🏠(🏠)📍Bidart, Labourd.{EUS}2025eko Euskararen Urtaroa bururatu zaigu. Horren kari Bidarten ondare-ibilaldi bat...
05/12/2025

[Etxea(k)] 🏠(🏠)

📍Bidart, Labourd.

{EUS}
2025eko Euskararen Urtaroa bururatu zaigu. Horren kari Bidarten ondare-ibilaldi bat antolatu zuen Euskal Hirigune Elkargoak, Bidarteko Herriko Etxearekin, tokiko ondarearen inguruan. Etxez etxe eta izenez izen ibili ginen ebiakoitz arratsalde batez, iparrorratza genuelarik ondare materiala baita immateriala ere.

Lotuak diren fotografia horiek Plazan berean hartuak izan ziren, elizari lotuak diren hainbat etxe eta monumentu artean. Hona aipatu genituen hainbat elementu:

⛪️ELIZA
🔴Ama Birjinari dedikatua
🟠Monumento historikoa sailkatua
🟡12. mendean parrokiaren lehen aipua
🟢1573an elizaren lehen aipamen konkretua, Joan Soziondo Baionako apezpikuak dohaintza bat egin ziolarik Bidarteko parrokiari eliza handitzeko
🔵1755ean kapito bilkurak hor egiten ziren, mendebaldean dagoen gela batean, "auzapezak" deitzen ziren 5 auzoetako ordezkariekin: Plaza, Buruntz, Oiara, Ilbarritz eta Parlamentua.
🟣Kalostrapean dagoen harrizko zolan badago oraino lehenago neba barnean zegoen harri berezi bat, "jarlekua" deitua; Buturenea etxearena zen. Azkenetarikoa da.

🏠ELIZALDEA
🔴17. mendeko artxiboetan etxea bazen
🟠Nahiz eta Plazan kokatua, laborari-etxea egon da luzaz
🟡1843an suntsitua eta berreraikia
🟢1889an Pierre VERGON jaunak balentzako gela bat eraiki zuen hegoaldean, berantago trinketa bilakatua.
🔵Funtzio "turistikoa" hartu zuen 20. mendean, kafetegia, ostatua, jatetxea eta hotela bilakatuz
🟣Izena herri gehienetan badago; Xiberoan ELIZALTE bilakatzen da, Bizkaian ELEXALDE.

🏠ELIZONDOA
🔴17. mendeko artxiboetan etxea bazen, izen arrunt ezberdinarekin: SENPAU [gaskoiz: Sent Pau edo euskaraz San Paulo]
🟡1906an, Raymon OLAZABALek etxea handitu zuen eta labe berria eraiki. Nahiz eta uruguaitarra izan, gurasoak hondarribiarrak zituen.
🟢1928an ostatua bilakatu zen etxea
🔵1930ean familia pentsioa, Bidarte "station climatique" sailkatu berri baitzen
🟣Bigarren Mundu Gerlan, alemanek etxea errekisizionatu zuten.
🟠Izen hau ere anitz herrietan badago; Bizkaian ELEXONDO da tokiko aldaera nagusia.

{FR} 🇫🇷
Retour en deux images sur ma participation à Euskararen Urtaroa, la "quinzaine de la langue basque". Nous avons à nouveau organisé avec la Communauté d'agglomération Pays Basque et la Mairie de Bidart, une balade patrimoniale, de maison en maison et de nom en nom.

Voici quelques sites sur lesquels trouver de quoi vous documenter sur Bidart, ses 5 quartiers historiques (la Place / Plaza, Buruntz, Oiara, Ilbarritz et le Parlement / Parlamentua, son architecture labourdine et néo-basque, son histoire touristique, etc. :

📕https://earchives.le64.fr/archives-en-ligne/ead.html?id=FRAD064003_IR0053&c=FRAD064003_IR0053_e0000019&qid=
📗https://www.patrimoine-nouvelle-aquitaine.fr/Default/larchitecture-regionaliste-neo-basque-a-bidart.aspx
📘https://www.bidart.fr/bouger-sortir/patrimoine-et-decouverte/se-documenter

Esker mila hurbildu zitzaizkigun bidartar eta auzoei!

© Argazkia / Photographie : Coralie PINATEL

[FOTOZ FOTO] 📸📍 Ordiarp, Basse-Soule.{EÜS} Düala güti, Ainharbe, Garindaine eta Urdiñarbe artean den Lanbara kartieleko ...
13/10/2025

[FOTOZ FOTO] 📸

📍 Ordiarp, Basse-Soule.

{EÜS} Düala güti, Ainharbe, Garindaine eta Urdiñarbe artean den Lanbara kartieleko eskola zaharraren foto bat heben partekatzen nüan. Berriak joan, berriak jin, hona, aldi hontan, 1948. urte hartan hor ziren ikasle oroen izenak.

👫 Eskerrik hanitx Bordagarai bordako Léonie eta Johañe agurgarrier, baita beren arartekoari!

🧐 Norbaitek errientsaren izena ezagützen badü... Edozoin informazione gehigarriari honki jin!

{FR} Je vous partageais pour la rentrée scolaire 2025 une photo de classe de l'ancienne école aujourd'hui fermée de Lambare, ce quartier à la jonction entre Ainharp, Garindein et Ordiarp. Voici ce coup-ci les noms de chacun(e) des élèves présents. C'était en 1948.

🤝 Merci à mes indics de Bordagaraiko borda, ainsi qu'à Élodie !

🔍Quid de l'institutrice ? Tout complément est le bienvenu.

1 : Gratianne 'Gexine' LASCARAY, Ainharbe Elhorriberria
2 : 'Maite' ETCHEGOINBERRY
3 : 'Aña' IRATÇABAL, Urdiñarbe Salatoa
4 : Madeleine CONSTANTIN, Garindaine Pekoborda
5 : Jean Baptiste CARRIQUE (?)
6 : Jean Pierre IRATÇABAL, Urdiñarbe Salatoa
7 : Antoine PETILLON, Urdiñarbe Pinkegia
8 : Saint Jean CAPARRUS, Urdiñarbe Kaparrüsea
9 : Jean Pierre SALLABERREMBORDE, Urdiñarbe Bordagaraiko borda
10 : Jean 'Johañe' LASCARAY, Ainharbe Elhorriberria
11 : Bernard SALLABERREMBORDE, Urdiñarbe Bordagaraiko borda

12 : Marie Anne GACHEN, Urdiñarbe Lastegaraiko borda
13 : Gracieuse ARRICAU, Urdiñarbe Ahetzenborda
14 : Anne Marie RUSPIL, Ainharbe Pekoetxea
15 : Marie 'Maddi' IRATÇABAL, Urdiñarbe Salatoa
16 : Madeleine 'Maddalen' BAGADOY
17 : Jean Pierre CARRIQUE (?)
18 : Jean Pierre ETCHEGOINBERRY (?)
19 : Benoît CONSTANTIN, Garindaine Pekoborda
20 : Saint Jean 'Senjan' LASCARAY, Ainharbe Elhorriberria

21 : Marguerite 'Margaita' LASCARAY, Ainharbe Elhorriberria
22 : Henriette BAGADOY, Ainharbe Gaiñeko Eihera
23 : Yvonne BEDECARRATS, Urdiñarbe Haritxekortea
24 : 'Aña' ETCHEGOINBERRY (?)
25 : 'Aña' LURO, Garindaine Mekhola
26 : 'Jojo' CLAVERIE, Urdiñarbe Bordagaraiberria
27 : Dominique 'Dominixe' ARRICAU, Urdiñarbe Ahetzenborda
28 : Dominique LURO, Garindaine Mekhola
29 : Arnaud 'Allalle' ARRICAU, Urdiñarbe Ahetzenborda
30 : ❓




[DOKUMENTUZ DOKUMENTU] 📖📍Mauléon-Licharre, Basse-Soule.{EUS} Familiako batek present ejer bat eskentü deit, bere sortetx...
31/08/2025

[DOKUMENTUZ DOKUMENTU] 📖

📍Mauléon-Licharre, Basse-Soule.

{EUS} Familiako batek present ejer bat eskentü deit, bere sortetxean atzaman dütüen hainbat dokümentüz osatürik: kazeta, libürüxka, libürü, aldizkari eta beste. Horiek oro züekin zabaltzen dütüt, nahas-mahas, agorrilako azken igante ebitsü hontan.

Eskerrik hanitx zuri, Graxiana!

👅👅

{FR} Voici une poche-cadeau offerte par une membre de la famille, comprenant différents documents trouvés dans sa maison natale : bulletins, journaux, livrets, livres, etc. Je les découvre avec vous, en ce dimanche pluvieux mais heureux !

Merci à la donatrice !

🧐📜📚🔎🐄⛪️




Adresse

Bardos
64520

Téléphone

+33675290891

Site Web

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Peio Dibon-Elissiry - Généalogiste familial publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter La Pratique

Envoyer un message à Peio Dibon-Elissiry - Généalogiste familial:

Raccourcis

Partager